XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskolan, beraz, eskolako lantegian alegia, haurrak biharko lantegietarako prestatzen ari dira.

6.- Eskolan, edozein lantegitan bezala, boletin bat behar da, bere ekintzaren erakusgarri bezala.

Gizarteko edozein taldek beren ekintza eta helburuen barrengo lotura izan dezan aldizkari edo boletin bat atera ohi du.

Eskolak ere bere aldizkaria behar du.

Lehenago, (elizan ere) haurrak, leku hertsi batean bildurik, maisuaren aurrean jartzen ziren, honek bere jakinduria eskeintzeko.

Baina gaur, gauza hauk iraganak ditugu.

Egun, iraultza batean gautza.

Eskola geroz eta gehiago idekiz doa.

Gurasoak ez daude bazterrean gelditzeko, eta hezleekin parte hartzen hasiak dira.

Eta kezka berri hauk zuzendu beharrean gara: eskola eta gizarteko giroa, gurasoak, agintariak, elkarren arteko zerikusiak aztertuz eta sendotuz joan behar dugu.

Idazki librea, inprimeria eta aldizkariari esker, liburuetan ez baino, gizonen bizitzan eta lanean arkituko dituzue kultura eta hezketaren oinarriak.

Gizarte giro aberats batean sartzen gara.

Haren hizkuntza erabiltzen dugu, haren esperientzia jasotzen; eta bere aurretik ibiltzeko gauza ez bagara, oraindik behintzat, bere ondoren jarraitzeko ahaleginak egin ditzagun.

Honelako hezketa-metodu batek bakarrik presta ditzazke egungo haurrak biharko gizon izan daitezen;(...).